Amaia Martinez Cordoba
'Ezin da gure gain utzi estatuen arteko hika-mika'
Aita Mari Itsas Salbamendurako kideak 'Mezularia'n azaldu digu oraindik ez dutela baimenik jaso Mediterrano itsasoan dauden pertsonak laguntzeko. Hauteskunde giroan den Grezian dago orain ontzia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aita Mari itsas salbamendurako ontzia apirilaren erdialdetik dago Greziako Lesbos uhartearen inguruetan. Itsasoz bertara iristen diren errefuxiatuei ahal duten laguntza emateko saiakeretan dabiltzala kontatu digu Amaia Martinez Cordoba kideak, 'Mezularian'. Ur gaineko hortz klinika egin asmo dute baina lortu beharreko baimenekin arazoak izaten ari dira; Grezia hauteskunde giroan murgilduta dago eta horrek ere, Aita Mariren egoera zailtzen duela dio.