Itxi

HUR GOROSTIAGA

'Sinetsita gaude Paris mugituko dela Seaskarekin akordioa erdiesteko'

Frantziako gobernuak ez ditu bere gain hartu nahi Seaskak datorren ikasturterako behar dituen 30 irakasletik 20. Negoziaketetan ari dira baina oraindik ez dute akordiotik lortu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Elkargoko ordezkari politikoek eta Garapen Kontseiluko kideek ahobatez eskatu zuten larunbatean euskarazko kalitatezko hezkuntzaren alde egiteko. Murgiltze sistemaren eta elebitasunaren garapenerako baldintzak okertzeko arriskua dagoela ohartarazi zioten Frantziako Gobernuari.

Seaskako zuzendariak, Hur Gorostiagak 'Mezularian' kontatu digu, larunbateko eskariak, Gobernuarekin akordiora iristen lagundu dezakeela. Datorren urtean 4 000 ikasle izango dituzte eta aurki espero dute akordiora iristea.




Audioak (1)

Informazio gehiago (2)