AINTZANE EZENARRO
'20 000 hildakoen datua altuegia da'
Gogora Institutuak txostena argitaratu du 1936ko Gerra Zibiletik 1945era bitarte hildakoen datuekin. Euskal Autonomia Erkidegoan 20 000 izan ziren eta gehienak identifikatzea lortu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Milaka hildako izan ziren 1936 eta 1945 urteen artean eta ia gehienak identifikatzea lortu dute Eusko Jaurlaritzaren Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuak, Gogorak, egindako ikerketan.
Lan-metodologia hauxe izan da: Euskadiko erregistro zibilen, parrokiako heriotza-liburuen eta hilerrietako liburuan ikerketa zorrotza egitea.
Txostena elkarlanean egin dute, Eusko Jaurlaritzaren, Gogora Institutuaren, Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen Unesco Katedraren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen artean. Ikerketa lan zabalago baten lehen faseari dagokio txosten hau.
Gogora Institutuaren zuzendariak, Aintzane Ezenarrok eman ditu xehetasunak 'Mezularian'.