Itxi

Muskuilu salmenta

'Hiru aste barru hasiko gara Euskadin ekoitzitako lehen muskuiluak saltzen'

Mendexako akuikultura gunean euskal muskuilua ekoitzi dute, eta aste gutxiren buruan hasiko dira merkaturatzen. Matxitxako enpresa arduratuko da horretaz, eta Txomin Lasarte gerentea gurean izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal muskuiluaren ekoizpena hastear dago. Mendexan, Ogoñoko lurmuturraren parean, eraiki dute Euskal Herriko lehen muskuilu haztegia, Matxitxako enpresak kudeatzen duena. Lantegi horretako gerentea da Txomin Lasarte, eta harekin hitz egin dugu. "Lehen muskuiluak Hamarra izenerekin merkaturatuko ditugu hiru asteren buruan", dio Lasartek.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)