Boxeoa terapia
Ixa Rodriguez: "Boxeoak gauza askotan laguntzen du"
Ixa Rodriguez boxeolaria Mezularian izan dugu. Soraluzekoak konbate guztiak irabazi ditu profesionaletara jauzia egin zuenetik, baina ringean baino nahiago du gaztetxoekin egiten duen lana.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Promotion Boxing Kas etxearekin bost urterako kontratua sinatu du Ixa Rodriguez boxeolariak. Oso pozik mintzatu zaigu Soraluzekoa Mezularian kontratu horregatik, baina gaztetxoekin egiten duen lana nahiago duela aitortu digu. Boxeoak bullyng-ari aurre egiteko, ahalduntzeko zein autoestima lantzeko balio duela azpimarratu digu Rodriguezek, besteak beste. Egiten duen lanari buruzko azalpenak eman dizkigu.