Itxi

HAZI EKOLOGIKOAK

ALEKA, multinazional handien alternatiba izan nahi duen ekoizle sarea

Miguel Arribas, ALEKA Euskal Herriko hazi ekologikoen ekoizle sareko sortzailearekin, eta Danel Etxeberria, Goierriko Baratzako kidearekin hitz egin dugu hazi eta produktu ekologikoen inguruan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nekazari, teknikari eta ikertzaile talde batek bultzatzen du egoitza Beizaman duen irabazi-asmorik gabeko ALEKA proiektua. Egun, hamar ekoizle baino gehiagok osatzen dute sarea, eta 100 barietatetik gora ekoizten dituzte. Multinazional handien alternatiba izatea posible ikusten dutela kontatu digu Miguel Arribasek Mezularian. Danel Etxeberriak bere aldetik, dendetan produktuen jatorriak gero eta interes gehiago pizten duela adierazi digu.

Audioak (1)