GOIENA
130 urteko 'Stoltz Freres' organoa berritzeko erronka Bergaran
XIX. mendeko altxor preziatua berritzea du helburu Bergarako Stoltz Frères Organoaren Lagunen Elkarteak. Aitor Olea organo-jotzailearekin hitz egin dugu, Goienako Goiatz Aranaren eskutik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kezkatuta daude Bergarako Stoltz Frères Organoaren Lagunen Elkartean. Denbora pasatzen ari da eta San Pedro elizan dagoen organoaren egoera gero eta okerragoa da. Diru asko behar dute konponketak egiteko. Aitor Olea organo-jotzaile durangarra da elkarte horretako lehendakaria eta berak eman digu egoeraren berri Mezularian.