SAHARA-LABORISTAK
'Corbyni eta laboristei eskatu diet Sahararen alde egiteko'
Garazi Hach Embarek Erresuma Batuan izan da Alderdi Laboristaren batzarrean parte hartzeko. Saharako auziaz aritu da bertan eta oso txalotua izan da. Mezularian kontatu digu Brightonen bizitakoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Garazi Hach Embarek pozik itzuli da Euskal Herrira Erresuma Batutik. Brightonen izan da Alderdi Laboristak egin duen kongresuan. Oso txalotua izan da bere hitzartzea, Saharako herriaren alde lanean jarraitu dezatela eskatu ondoren. 'Mezularia'n hitz egin dugu berarekin laboristekin izan duen harremanari buruz. Ormaiztegin bizi da Garazi Hach Embarek, baina Saharako errefuxiatu gune batean jaio zen. Hangoa zuen aita, eta Euskal Herrikoa du ama.