TOKIKOM-KRONIKA
'Baliabideak batu, ez errefusatu'
Hernanin hondakinen inguruan martxan jarri duten azken kanpainari buruzko xehetasunak ekarri dizkigu Kronikatik Leire Goñik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hamar urte beteko dira laster Hernanin hondakinak biltzeko atez ateko sistema jarri zutela. Bertako udalak kanpaina bat jarri du martxan hondakinen bilketa hobetzeko helburuz, eta horretaz mintzatu zaizkigu, TOKIKOMen tartean, Mattin Aldaia Hernaniko Udaleko Ingurumen zinegotzia eta Unai Uberetagoena Vermican enpresako teknikaria. Leire Goñi Kronika kazetariaren eskutik etorri zaizkigu 'Mezularia' saiora.