ALOKAIRUA
'2008tik hona irauli egin da egoera'
Igor Etxaniz Alokabideren arreta zuzendaria elkarrizketatu dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Etxebizitzen alokairua kezka iturri gero eta handiagoa da herritarren artean, baita Euskal Herrian ere. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, kezka nagusienen artean laugarren tokian dago alokairuari buruzkoa. Errealitate horri heltzeko, 300dik gora aditu elkartu dira Bilbon, eta eskatu dute alokairua sustatzea erakundeen lehentasuna bilakatu dadila. Osasungintzari edota hezkuntzari eskaintzen zaion arreta berbera eskaini diezaiotela erakundeek. Igor Etxaniz Alokabideren arreta zuzendaria gurekin izan da 'Mezularia'n.