Itxi

MARIA ANGELES AMENABAR

'Ezkontzen ginenean etxetik kanpoko lana uztera behartzen gintuen legeak'

2019 Korta saria jaso du Zubiola enpresako gerente izandakoak. Hamarkadetan zehar, motibazioa eta gestio ahalmena izan ditu bidaide eta horren bidez, etenik gabeko oztopoak gainditu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zubiola enpresaren gidaritza hartu zuen Maria Angeles Amenabar azpeitiarrak, bere bizitza profesional eta pertsonalaren egoera kritikoak zirenean. 1989tik 2007ra gerente izan zen eta egun, erretiratuta badago ere, gazteei laguntzeko proiektuetan parte hartzen du, bere ezagutza behar duenari eskainiz.

199ean sakonetik berritu behar izan zuen Zubiola eta horretarako, erabaki zailak hartu behar izan zituela kontatu digu 'Mezularia'n. Hondoratzen hasia zena berriro ere bide egokian jarri zuen.

Industrian lan egiten zuten emakumeek zailtasunak zituzten non eta noiznahi. Gurean kontatu duenez, ezkontzen zirenean automatikoki galtzen zuten lan egiteko eskubidea. Horrez gainera, emakumeei absentismoa ere egozten zieten haurren zaintza bere gain hartzen zutelako. Bidegabekeriaz betetako bidea izanik ere, motibazioari eutsi izan dio ibilbide osoan zehar Maria Angeles Amenabarrek eta egun, erakusgai da daukan gestio ahalmena.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)