Kargatzen...
Itxi

GAZTE AGORA

Gazteen etorkizunari buruzko foroa jarriko dute abian bihar Donostian

Ander Vizan Eusko Ikaskuntzako Gazte Eragileen Taldeko kidea eta Maialen Olabe Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea izan dira gurekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Gazte Agora" proiektuaz aritu gara saioaren hasieran. Eusko Ikaskuntzak bultzatu duen proiektua da, Hego eta Ipar Euskal Herriko gazteen arteko elkarlana sortzeko helburua duena. 18 eta 35 urte arteko berrogei bat gazte elkartuko dira bihar goizeko 10etan Donostiako Miramar Jauregian, gogoeta egin, iritziak elkartrukatu eta etorkizunari begira helburu amankomunen diagnosia egiteko. Datorren urtean beste hiru foro egingo dituzte.

Ander Vizan Eusko Ikaskuntzako Gazte Eragileen Taldeko kidea eta Maialen Olabe Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea izan dira gurekin Mezularian gaiari buruz hitz egiteko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)