EAE-KO OGASUNAK
Ticket BAI, EAEko Ogasunen zerga iruzurraren aurkako proiektua
Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako foru diputatua elkarrizketatu dugu proiektuaren berri jasotzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
2021eko urtarrilean martxan nahi dute sistema berria EAEko Ogasunek. Ticket BAI proiektua enpresa handi, txiki, saltoki eta autonomoetara iritsiko da, eta lurralde bakoitzeko jarduera ekonomiko guztia Ogasunarekin konektatuko du. Ogasunek denbora errealean jasoko dute salerosketa bakoitzaren informazioa, eta aditzera eman dutenez "tresna berri honi esker, sekulako aurrerapausoa" emango dute zerga iruzurraren aurkako borrokan, iruzurgileen lehia desleiala ezabatzen lagunduko duelakoan.
Beste era batera esanda, Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak Mezularian azaldu digu Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den jarduera ekonomiko guztia monitorizatu ahalko duela zerga administrazioak.