Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Tumoreak hazi laborategian

CICbiomaGUNE ikerketa-zentroan tumoreak hazten dituzte laborategian, haien funtzionamendua ikertzeko. Hiru dimentsioko egitura adimendutan hazten dituzte tumoreak monitorizatzeko, eta hazkuntza kontrolatzen dute gorputz baten barruan egongo balira bezala. Melanomaren eta bular minbiziaren tumoreak dira. Dorleta Jimenez de Aberasturi eta Malou Henriksen azaldu digute nola lortu duten eta nolako lana egingo duten sistema horrekin aurrerantzean.