Norteko Ferrokarrila
Elhuyar Fundazioa berritzen
Guillermo Roa
Euskadi Irratia
Txema Pitarke lehendakari berria eta Leire Cancio zuzendari berria gurean egon dira.
Etxe barrura begira egin dugu irratsaioa, Elhuyar Fundazioari begira, hamar urtean behin gertatzen den une batean gaudelako. Elhuyar Fundazioak aurpegia berritu du. Eta gainera aurpegi berriak ditu. Zientzia-dibulgazioa euskaraz egiten duen erreferentziazko erakundearen aurpegi berri horiek gaurko saiora etorri dira: Txema Pitarke, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta Leire Cancio zuzendaria.
Gainera, BC3 zentroan, klima aldaketaren ikerketarekin zerikusia duen proiektu bat aurkeztu dute. Udaberriko unibertsitate bat da, adituak zerbitzu ekosistemikoen modelizazioan trebatzeko. Miren Onaindia, EHUko UNESCO katedraren zuzendariak kontatu digu zer den hori.