Your browser doesn't support HTML5 audio.
"Inorekin elkartu aurretik ezinbestekoa ote den pentsatu behar da"
Felix Zubia Donostia Ospitaleko zainketa berezien unitateko medikuak nabarmendu digu harreman sareak murrizteak duen garrantzia. Hala, inorekin elkartu aurretik "ezinbestekoa ote den" aztertu beharko genukeela adierazi du. Bizikidetza unitate bat baino gehiago nahasteak eragiten arriskua bistaratu digu, haurrak zaindu behar dituzten aiton-amonentzako aholkuak emanez. Musukoa ongi erabiltzeko jarraibideak ere eskaini dizkigu Osasun etxeko gure medikuak.