7:30ean
Pisua kontrolatzeak duen garrantziaz, igandean, 'Osasun Etxea' saioan
Erredakzioa
Hiru minbizi-kasutik bik gizentasunean dute jatorria. Hori dela eta, pisua kontrolatzeak duen garrantziaz arituko da Euskadi Irratiko mediku Felix Zubia "Osasun etxean".
Norberaren gorputz-masaren indizea neurtzeko formula emango du: pisua zati altuera metrotan ber bi. Emaitza 18-25 tartean badago, ondo; 25etik aurrera eta 30 artean badago, kontuz; hortik eta gora, gizentasuna gaitza izango da. Azkenik, pisua kontrolatzeko aholkuak emango dizkigu Felix Zubia Euskadi Irratiko medikuak igande goizean, 7:30etatik aurrera, “Osasun etxea” saioan.