Antzutasuna
'Bikoteen % 10ek zailtasunak dituzte haurdun geratzeko'
Zailtasun horien arrazoiak bat baino gehiago izan litekezke, horregatik, medikuek lehenik banaka aztertzen dituzte bikotekideak eta ondoren bien arteko inkonpatiblilitatea neurtzen dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Geroz eta adin gehiagorekin iristen dira emakumezkoak ama izatera, gainera, gizonezkoen semena ahultzen ari dela entzuten dugu... arrazoi asko izan litezke haurdu geratu nahi eta ezina ekartzen dutenak. Horregatik 35 urtetik gorako emakumeen kasuetan, sei hilabete pasatzen direnean eta bikoteak haurrik izan ezin duenean, azterketak egiten hasten zaizkie. Aurrena bikotekideei banaka, eta azkenik bien arteko inkonpatibilitateak neurtzen dituzte. Felix Zubiak 'Osasun Etxea' saioan aipatu ditu arazorik ohikoenak zein izaten diren.
>