Itxi

Itxarongela

Maria Intxaustegi, National Geographiceko espedizioak egiten dituen itsasemakumearekin osasunaz aritu gara

Itzair Alduntzin | EiTb Media

"Osasun Etxea" saioko 'Itxarongela'n kapitain honek ongi asko azaldu digu nola zaintzen duten marinelek osasuna.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Dentistarenera urtean bi aldiz joan, alkoholik ez edan eta buru osasuna ikaragarri ongi zaindu, horiek dira, besteak beste, marinelek eta edozein espedizioetan ibiltzen direnek gehien kontu beharreko gauzak.

Maria Intxaustegik itsasoan osasunaren zaintza nola egiten den mundu bat dela erakutsi digu. Esan dituen guztiak dira harrigarri eta interesgarriak eta klik bat eginda entzungai dituzu.

Audioak (1)