Elkarrizketa
Makinentzako burmuina
Ane Irazustak eta Edurne Palaciok kontatu digute zertan datzan Ikerlanek Pasaban taldeko papera mozten duten makinentzako diseinatu duen burmuinaren proiektua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ikerlanek Pasaban taldeko papera mozten duten makinentzako burmuin bat diseinatu du, momentuz merkatuko komunikazio gaitasunik handiena daukan prozesadorea da. Hainbat kontrol sistema konplexu prozesadore bakar batean biltzen ditu, eta burmuin bakar batean hainbat komunikazio protokolo biltzeko gaitasuna du prozesadoreak. Proiektuko kide diren Ane Irazustak eta Edurne Palaciok proiektuaren berri eman digute.