Elkarrizketa
Asier Eguren, TeknoDidaktika enpresaren gerentea: Lantokia gune seguru bilakatzea helburu
Lan Arriskuen Prebentziorako aholkularitza teknikoaren inguruko ikastaroak ematen dituzte, eta errealitate birtuala baliatzen dute alde praktikoa lantzeko. Asier Eguren gerenteak eman dizkigu azalpenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
TeknoDidaktika enpresak makinaria saltzen hasi zuen ibilbidea, baina Lan Arriskuen Prebentziorako aholkularitza teknikoaren inguruko ikastaroak ematera salto egin dute.
Zuzeneko klaseen bitartez eta errealitate birtuala baliatuz, alde teorikoa zein praktikoa lantzen da ikastaroetan. Langileek makinaren erabileraren inguruko duten ezjakintasuna dela-eta lantokia gune segurua bilakatzea du helburu TeknoDidaktikak. Bertako gerente, Asier Egurenen eskutik jaso dugu informazioa.