Elkarrizketa
Maider Orueta, Iragaz Watin SA: Lurzoru kutsatuak berreskuratzea helburu
Azkoitian kokatutako Iragaz Watin SA enpresak lurzoru kutsatuak berreskuratzeko teknologia garatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hautsak arrotzen dituen eztabaida da eraikuntza eta ingurumena ardatz duena, are gehiago etxebizitza, eskubidea baino pribilegio bihurtu duen joera espekulatzailearen ondorioz. Hala ere, badaude sektore honetan era jasangarrian lan egiten duten enpresak.
Azkoitian kokatutako Iragaz Watin SA ingurumeneko industria zerbitzuetan aritzen da. Lurzoru kutsatuak berreskuratzeko teknologia garatu dute. Maider Oruetak eman digu proiektuaren berri.