Zibersegurtasuna
Manex Garaio, PuntuEUS Fundazioa: Ohiko zibererasoei aurre egiteko .EUS domeinuaren mekanismoak
Manex Garaio PuntuEUSen arduradun teknikoak .EUS domeinuaren segurtasunaz hitz egin digu BECen egindako BeDigital azokaren testuinguruan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Urriaren 26an, 27an eta 28an Bilbao Exhibition Centre-en BeDigital Teknologia digitalen azoka ospatu da. GAIA klusterraren irla teknologikoan izan da PuntuEUS.
.EUS domeinuaren zibersegurtasuna aurkezteko baliatu dute azoka, izan ere, Manex Garaio PuntuEUSen arduradun teknikoak .EUS domeinuaren segurtasunaren inguruko hitzaldi laburra eskaini zuen urriaren 26an, arratsaldeko 15:00etan.
Ekitaldiaren inguruko zenbait bitxikeria ere kontatu dizkigu Manexek, kafeak eta garagardoak zerbitzatzen dituen beso robotikoa, besteak beste. Ohiko zibererasoei aurre egiteko .EUS domeinuaren mekanismoekin ardaztu dugu elkarrizketa.