Itxi

Josune Arakistain

'Astelehenak egiten zaizkit aldapan gora'

Josune Arakistain Huntza taldeko soinujole eta abeslariak Txiriboga saioiko galdetegia erantzun du, Formenteratik zuzenean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Galdetegian aitortu du gorroto duela baratxuri zopa eta kontzertuak baino lehen nahiago duela patxarana, ura baino. Suitzako mendietara joan nahiko luke, eta bera omen da taldeko despistatuena. Kontzertuetan irrikaz jotzen duen kantua 'Zer izan' da, eta publikoak gehien eskatzen duena, berriz, 'Aldapan gora'.

Kataluniatik Gasteizera eta handik Formenterara, alde batetik bestera dabil Huntza taldea. Deskantsatzeko eta sormenerako sasoia negua dela azaldu du Arakistainek. Etorkizunean non egon nahiko lukeen galdetu diogu, baina Josune Arakistainek nahiago du oraina bizi.

Audioak (1)