Barne diseinua
'Ilusio bera sortzen digu komun bat berritzeak edo etxe bat eraldatzeak'
Eli Alberdi eta Mireia Amasorrain barne diseinuan aritzen dira Bergaran dute estudioan. Barne diseinuaren sekretuak kontatu dizkigute 'Txiriboga' saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eli Alberdi barne diseinatzaileak eta Mireia Amasorrain arkitektoak Bergaran (Gipuzkoa) dute estudioa. Barne diseinuko lanak nola egiten dituzten kontatu digute; "klasikoa" omen da haien estiloa, bezeroen beharretara "egokitzen" dakiten arren. Oro har, erronkak gustatzen zaizkie. Haien ametsen berri ere eman digute: "Gustatuko litzaiguke hotel txiki bat edo nekazal etxe bat berritzea".