Amaia Arriaga
'Ez omen zara tatuatzailea zure burua tatuatu arte'
Amaia Arriaga tatuatzailea, betidanik izan da marrazketa zalea eta ezustean sartu zen tatuajeen munduan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Amaia Arriaga tatuatzailea Berlinen hasi zen tatuatzen. Garai hartako lana utzi zuen, marrazketarekiko zaletasunari heldu zion berriro, eta tatuatzen hasi zen. Azal lodiko frutak, azal sintetikoak eta zerri azalak erabiltzen dira tatuatzen ikasteko, baina Amaia berehala hasi zen lagunak tatuatzen. Norberak bere estiloa duela azaldu digu Arriagak, bere estiloa fina dela dio, eta tokatu izan zaiola gustatzen ez zitzaion zerbait tatuatzea. Elkarrizketa platano bat tatuatzen bukatu dugu.