Beñat Barberena
'Lagunartean afaltzeko edo poteorako lekuen falta nabaritzen dut Txinan'
Beñat Barberena saskibaloi entrenatzaile lanetan aritzera joan zen Txinara, eta Heziketa Fisikoko irakasle moduan egiten du lan orain, "Txinarako ezohikoa" den eskola batean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txinako Hangzhou hirian bizi da Beñat Barberena, eta bertan lan egiten du, Heziketa Fisikoko irakasle gisa. Saskibaloi entrenatzaile lanetan aritu zen hasieran, eta orain eskola batean ari da, hogei umeko taldeekin: "Lehen Hezkuntzako umeak ez dira Euskal Herrikoen oso ezberdinak, baina helduagoek errespetu handia diete irakasleei". Hurrengo hiru urteetan Txinan lan egiteko kontratua sinatu du, baina Euskal Herrira itzultzeko asmoa du.