Elkarrizketa
Josune Velez de Mendizabal: 'Ez nuen uste antzerkitik bizitzeko aukera izango nuenik'
Kazetaritza eta irakaskuntza utzi, eta aktore izateko jauzia egin zuen gasteiztarrak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Josune Velez de Mendizabalek kazetaritza eta irakaskuntza alde batera utzi, eta interpretaziorako zaletasuna ofizio bihurtzea erabaki zuen, duela hiru urte. Egun, antzerkian dabil, eta hainbat proiektu ditu eskuartean, besteak beste: ‘Harri orri har’, ‘El patio de mi casa’ eta ‘Eta kittorik ez’. Txiribogan eman dizkigu xehetasunak.