Gasteizko Jaiak 2015
Radio Vitoria, Andre Maria Zuriaren jaietan
EITB
Gasteizko Plaza Berrira mugituko dira Radio Vitoriako estudioak, jaietako giroaren berri gertutik emateko, eta horrez gain, hainbat ekitaldi antolatuko ditu irratiak.
Radio Vitoriak bere estudioak tokiz aldatu, eta Gasteizko Plaza Berrira mugituko ditu, Andre Maria Zuriaren jaiak iraungo duten bitartean. Astearte honetan, arratsaldeko 18:00etan hasi eta igande gauean, goizaldeko 01:30ean Zeledonen igoerarekin festak amaituko diren arte, bertatik emitituko du Radio Vitoriak jaien inguruko programazio berezi guztia, sarrera irekiarekin. Plaza Berriko estudioetatik hiriko pertsonaia ospetsu eta nabarmenenak pasako dira, baita jaien antolakuntzan ordezkaezineko pertsona eta talde garrantzitsuak ere.
Horrez gain, hainbat ekitaldi antolatuko ditu Radio Vitoriak. Abuztuaren 5ean, asteazkena, patata ekologikoak eta Arabako txakolina dastatzeko aukera eskainiko du goizeko 12:30ean, eta hurrengo egunean, abuztuak 6an, familiako gazteenentzako eskulan tailerra eskainiko dute, 12:30ean. Cayperen eskutik, haurrek arbela bat eta klarionak egingo dituzte eta materiala etxera eramateko aukera izango dute. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Swingverngüenzas taldearen dantza ikuskizuna antolatu dute.