Audientzia
506.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera
A.E. | EiTB
Euskadi Irratiak 149.000 entzulerekin inoizko daturik onenak lortuz itxi du urtea, eta Radio Euskadik bere postuari eutsi dio 177.000 entzulerekin.
EiTB komunikazio taldeko irratiekin 506.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek astearte honetan, abenduaren 22an, argitaratu dituen emaitzen arabera. EiTBko irratiek historian bigarren aldiz lortu dute 500.000 entzuleren langa gainditzea.
CIESek emandako urteko datu hauen arabera, halaber, Radio Euskadik 177.000 entzule eskuratu ditu eta bere postuari sendo eutsi dio.
Euskadi Irratiak, berriz, 149.000 entzule ditu, CIESen urteko lehen neurketan lortutako emaitza bera. Hauxe da Euskadi Irratiak inoiz eskuratu duen entzule kopururik onena eta iazko datuekin alderatuta 30.000 entzule irabazi ditu. Horrez gain, Gazteak 119.000ko entzulegoa du, eta EiTB Musikarekin 30.000 lagunek egiten dute bat. Euskarazko irratiek oso momentu ona bizi dute, orotara 298.000 entzule dituzte.
Horrez gain, Radio Vitoria 31.000 lagunek entzuten dute Araban astelehenetik ostiralera.
1.070.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat
Telebistari dagokionez, 607.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutakoaren arabera. Hartara, astelehenetik igandera EiTB taldeak 1.070.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta.