Mezularia
"Irten armairutik" lelopean egingo dute Lasarte-Orian euskara maratoia
Lau urtean behin egiten duten ekimenaren berri eman digute Txintxarri aldizkariko lagunek
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Olinpiar jokoak egiten diren urteetan euskararen aldeko maratoia egiten dute Lasarte-Orian 1986az geroztik. Aurreko edizioetan 40 orduko ekimena egin dute. Aurten erronka hadiagoari egingo diote aurre, 40 egunekoari hain zuzen ere.
Txintxarri aldizkariko Iñigo Gonzalez eta maratoiaren bi dinamizatzaile egon dira Mezularian: Enara Ieregi eta Rebeka Garzes. Aurtengo edizioa ikerketa soziolinguistiko bat egiteko baliatuko dute.
Maratoia urriaren 23an hasiko da eta abenduaren 3an amaituko da.