Erreportajea
Bosniako gerra: Srebenicatik Markinara
Jaime Otamendi
Euskadi Irratia
Duela 15 urte, Europaren bihotzean, Bosnian, Bigarren Mundu gerratik kontinente zaharrean izandako sarraski handiena gertatu zen: Srebenica-ko sarraskia.
Nazio Batuen babespean zeuden 8000 mila bosniar musulmanak hil zituzten bosnio serbiarrek. Bosniako gerran mugarri izan zen sarraski hura.
Adisa Subasic bosniarra da, eta Markina-n bizi da gaur egun.Ondo daki berak zer gertatu zen Srebenica-ko sarraskian, senide ugari galdu baitzituen soldadu serbiarren genozidio horretan. Besteak beste, amaren anai bakarra. Osaba hura igandean lurperatu zuten, jada identifikatu dituzten beste 775 hildakoekin batera.
Bere testigantzak eta Jaime Otamendi lankidearen kontakizunak lagunduko dute zer gertatu zen jakiten, zehazki Europa-ko sarraskirik basatienetako batean.