Arratsean
Katebegi bokazioz
A.I.
Euskadi Irratia
Iluntzero, zortzietatik bederatzietara
Amaierarik gabeko katean katebegi izatea. Horixe du polita gure lanbide honek. Alain Urrutiak Basaurin duen erakusketari begira jarri eta Robertson Daviesekin topo egitea, esate baterako. Eta haren izen bereko nobelari esker jakitea, nobela berean sartu litezkeela familia nobela bat, gerratakoa, bidaia nobela, historikoa, erlijiosoa, sikolojikoa, Jungi buruzko iradokizunak edo Shakespeare-i omenaldia. Dena, liburu berean.
Eta halaxe gertatzen zaigu guri, ia egunero. Edo bapatean jabetzea gaur kate hontako katebegi izango diren osagarri guziek ur dutela hasiera. Urmeneta, Urrutia, Urrup.
Arratsean, katebegi bokazioz, honelako txikikeriei esker eguna irrifartsu amaitzen duen irrati tartea, bederatziak arte, Euskadi irratian.