Itxi

Audientzia

Berealdiko igoera EiTBko irratientzat, ia milioi erdi entzulerekin, EGMren arabera

EITB

Euskadi Irratiak 163.000 entzule eskuratu ditu, bere inoizko emaitzarik onena.

EiTBko irrati taldeak (Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EiTB Musikak), oro har, 497.000 entzuleko audientzia dute astelehenetik ostiralera bitartean EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek ostegun honetan, azaroaren 29an, eman ditu jakitera 2018 urteko azken neurketaren emaitzak eta EiTBko irratien entzule kopurua nabarmen igo da, aurreko urteko azkeneko neurketarekin alderatuta.

Igoera orokorra izan da. Euskadi Irratiak inoizko daturik onenak lortu ditu eta 163.000 entzule, azken neurketa honen arabera. Radio Euskadik, bere aldetik, igoera nabarmena izan du, 171.000 entzule bereganatuz. Horrez gain, Radio Vitoriak, EiTBren irrati arabarrak, ere gora egin du eta 29.000 entzule lortu ditu aste barruan.

Gazteak bere audientziari eutsi dio eta 81.000 entzule izan ditu hirugarren neurketa honetan. EiTB Musikaren igoera ere nabarmena izan da eta bere historiako daturik onenak lortu ditu, 53.000 entzule.

EiTBk 1.154.000 ikusle eta entzule ditu

EiTBk 1.154.000 ikusle eta entzule ditu astelehenetik igandera bitartean, aurreko urtean baino 100.000 gehiago. ETBk guztira 769.000 ikus-entzule biltzen ditu.

Estudio General de Mediosek hiru neurketa egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu Estatu espainiarreko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.