"EKT"n
Joxe Mari Agirretxe, 'Porrotx', eta Antton Luku antzerkilaria 'EKT'n
Joanez Imaz
Euskadi Irratia
Bi gonbidatu izan dira aste honetako "Euskal Kulturgintzaren Transmisioa" saioan. Joxe Mari Agirretxe zein Antton Luku kulturgintzaz aritu dira zabal eta sakon.
Joxe Mari Agirretxe, "Porrotx" pailazo lasartearra. Hogeitahiru urtez herriz herriz egindako lanaz egiten du gogoeta bere hitzaldian, herrigintzaren ikuspegitik, urte hauetan guztietan pailazogintzan egin duten erkarpenaren esanahia azaldu eta etorkizunaz ere gogoeta eginez.
Antton Luku, antzerkilari eta idazle baxenafarra. Ipar Euskal Herrian euskal kulturgintzak azken urte hauetan izan dituen aldaketez eta gaur egun bizi duen egoeraz. Antton Lukuk, 2008ko Juan Zelaia saiakera saria irabazi zuen Ipar Euskal Herriko kulturgintzaz egindako lanarekin.
Entzun atxikituriko audioan elkarrizketak!