'Arratsean' poetak kontatua
Ametsak etxetik bota nahi izan zituenarena
Arantxa Iturbe
Euskadi Irratia
Hitz neurtuz, koldarkeriatik eta gaiztakeriatik urruntzeko ahaleginez, ametsen bizilagun, Arratsean, bederatziak arte, Euskadi Irratian.
Ametsak bota nahi izan omen zituen etxetik, baina beldurtu egin zen. Zinikoa bihurtzeko beldur. Eta bere buruarekin hitzartu zuen, ametsak ez botatzea, baina aparteko gela batean sartzea. Eta hala, gela desberdinetan bizita, ametsak bigilatzen ditu, inozoegi bihur ez daitezen, eta ametsek bigilatzen dute bera, zinikoegia bihur ez dadin. Luis Garcia Montero poetak kontatua.
Poesia ez da hitz zaparrada sensibleroa. Ezagutze ariketa da. Kontuz hitz zaparradekin; koldarkeria ezkutatzen dute; kontuz kursileriarekin; gaiztakeria izan ohi dute, ezkutuan.
Hitz neurtuz, koldarkeriatik eta gaiztakeriatik urruntzeko ahaleginez, ametsen bizilagun, Arratsean, bederatziak arte, Euskadi Irratian.