Itxi

EGM datuak

EITB taldeko irratiek 400.000 entzule baino gehiago dituzte egunero

EITB

Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Vitoria eta EITB Musika irratiek goranzko joera berretsi dute; 413.00 entzule dituzte guztira, 40.000 irabazita.

1.027.000 ikus-entzulek egiten dute bat Euskal Irrati Telebistako hedabideekin egunero Euskal Autonomia Erkidegoan eta eragin esparruan. EGMk gaur kaleratu dituen urteko audientzia neurketaren emaitzak dira. EITB komunikazio taldeko irratiek, Radio Vitoria,Euskadi Irratia,Gaztea,Radio Vitoria etaEITB Musikak, goranzko joera berretsi dute; 413.00 entzule dituzte guztira, 40.000 irabazita.

&' || 'nbsp;

Radio Euskadik apur bat egin du gora, EGMren arabera, eta 170.000 entzule ditu egunero. Araban entzungai den Radio Vitoriarekin, berriz, 27.000 entzulek egiten dute bat.

Euskarazko irratiek oso emaitza onak lortu dituzte. Gazteak goraka jarraitzen du, eta aste barruan 114.000 entzule biltzen ditu; 92.000, berriz, Euskadi Irratiak.

Telebistari dagokionez, 623.000 jarraitzaile biltzen dituzte egunero ETB-1, ETB-2 eta ETB-3 kateek.

Hiru neurketa egiten ditu urtero Estudio General del Mediosek. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez egiten du galdeketa, hedabide guztien jarraipena eginez. Irratien audientzia neurtzeko erreferente garrantzitsuena da, CIESekin batera.

Bideoak (1)