Itxi

Emakumezkoen II. Trindoorra

TRINDOOR: Lauko Finala prest!

Aitor Elduaien

Euskadi Irratia

Hondarrabia, Donostia, Gernika eta Zarautz HEM-Trindoorreko Lauko Finalean.

Bigarren faseko azken jardunaldian Donostiak lortu du Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia-Trindoor herri arteko txapelketako Lauko Finalean aritzeko azken txartela.

Hauek lau sailkatuen denborak:

1. HONDARRIBIA_ 13’54”
2. DONOSTIA_ 14’19”
3. GERNIKA_ 15’10”
4. ZARAUTZ_ 15’19”

Lauko Finalaren atarian Berriz geratu da, bigarren faseko bosgarren sailkatua. Azpeitiak eta Abadiñok, bestalde, ezin izan dute parte hartu bigarren fasean azken orduko bajek taldeak osatzeko denborarik eman ez dietelako.

Gaurko Trindoorrean Donostiak aldaketa bat egin du bere lehen hirukotik, baina gauzak zer diren, final laurdenetako denbora berbera egin dute. Arraunean egin dute aldaketa, Agurtzane Manterolak (San Juan) Aloña Gastesi lesionatuaren lekua hartu du. Eta lan bikaina egin du ergometroan: 2’46”. Saioa Olitek eta Pili Bodegasek osatu dute erreleboa, biek final laurdenetan egindako denboren pare ibili dira, 6’01” lehenak bizikletako 4 kilometroetan eta 5’31” bigarrenak korrikako zintako kilometro terdian.

Datorren larunbatean, hilak 16, 16:00etatik aurrera Lauko Finala, Donostiako EiTBren Miramongo egoitzan. Espektakulu irekia, noski, beraz bildu bertara nahi duzuen guztiok!

Informazio gehiago (1)