Audientzia
457.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera
EiTB
Euskadi Irratiak 110.000 entzule lortu ditu, Gaztearekin 86.000 entzulek egiten dute bat eta EiTB Musikak 26.000 entzuleren markari eutsi dio. Radio Euskadirekin 208.000 entzulek egiten dute bat.
EiTB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) 457.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek ostiral honetan (abenduak 20) argitaratu dituen emaitzen arabera. Urteko lehen neurketarekin alderatuta, 16.000 entzule irabazi dituzte EiTBko irratiek.
Euskarazko irratiei dagokienez, guztira 222.000 entzule dituzte. Euskadi Irratiak 110.000 entzule lortu ditu, Gaztearekin 86.000 entzulek egiten dute bat eta EiTB Musikak 26.000 entzuleren markari eutsi dio.
Radio Euskadirekin 208.000 entzulek egiten dute bat CIESen urteko bigarren neurketaldian agertzen denez, maiatzekoan baino 27.000 entzule gehiago eskuratuz. Radio Vitoriak ere gorazko joera erakutsi du eta 27.000 lagunek entzuten dute astegunetan.
EiTB taldeko irratiek, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EiTB Musikak, eskuratutako emaitzek sendotu egiten dute EiTB Euskadiko lehen Komunikazio talde gisa 2011tik, %37,2ko irismena duelarik. Bigarren komunikazio taldeak, Prisa Taldeak, berriz %33,6ko irismena lortzen du.
1.222.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat
Telebistari dagokionez, 785.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutakoaren arabera. Hartara, astelehenetik igandera EiTB taldeak 1.222.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta.