"Albiste Faktoria"
Oscar Rodriguez: ‘Bakea oso gertu ikusten dugu’
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Politika orokorrerako plenoaren atarian bisitatu ditu Euskadi irratiko mikrofonoak. 'Etorkizuna oroimenez landu behar da. Gizarte hobea landu euskaldun guztien artean, elkarbizitza lortzeko'.
Jaurlaritza eta politika orokorreko plenoa
Rodriguez-en ustez bilkura interesgarria izango da biharkoa eta Jaurlaritza oso ondo ikusten duela adierazi du . 'Nahiko txukun egin dira gauzak, eta gizartea lasaitu dugu'. Idoia Mendiak adierazi du ekonomia izango dela diskurtsoaren ildo nagusia. Ongizateari eutsi behar zaiola adierazi du Jaurlaritzako bozeramaileak. Erreforma eta murrizketei buruz galdetuta, ‘Bidea ezkerretik egin behar dugu’, hori adierazi du Rodriguez-ek.
Ezker abertzalea eta Presoak
Presoek eman dituzten urratsak kontutan hartzen dituztela adierazi du PSE-EE-ko kideak. ‘Aldaketak eman dira Ezker Abertzale eta presoen munduan, bakearen atea irekitzen ari da, baina oraindik ez dugu bakea lortu’. Lehendakariak hauxe bera adieraziko omen du parlamentuaren aurrean. ‘Oroimenetik ezin dira gauzak ezabatu, baina elkarbizitza lortu behar dugu’. ‘Bakea oso gertu ikusten dugu, eta lehendakariak lan asko egin du bide honetan’.
El Correo egunkariak aurreratzen du lehendakariak irabazle eta galtzaileen diskurtsoaz mintzatuko dela, eta honi buruz galdetuta Oscar Rodriguez-ek jakitera eman duenez ‘Galtzailea terrorismoa izango da eta irabazlea demokrazia’.
Presoek eta biktimek prozesuan partea hartzea eskatu dute eta Rodriguezk jakitera eman duenez, lehendakariak bilera asko egin ditu. ‘Presoek barkamena eta azalpenak eman dituzte, eta hau Jaurlaritzari esker izan da’. 'Ez da berdina terrorista edo biktima izatea, bakoitzak bere tokia izango du’.
Bateragune
Botere banaketan sinesten duela adierazi du, baina Ezker Abertzalearen urratsak kontutan hartzen dituela adierazi du. ‘Arnaldo Otegik pausuak eman ditu, baina lehenago eman behar zituen’.
Sortu
Alderdia aurkeztu zenean emandako azalpenak gustura entzun zituela adierazi du Rodriguez-ek, baina justiziak omen du azken hitza. 'Hori errespetatu egingo dugu’
Eudel
PP eta PNV-rekin lortutako akordioarekin gustura agertu da PSE-EE-klo bozeramailea. Egin duten akordioa beraien gustukoa dela adierazi du. Denak batera lan egin behar dutela esan du. Eudel eta Bilduren arteko elkarbizitzari buruz galdetuta, ‘Esparruak ez dira nahastu behar. Eudelek ez du erlazio berezi bat behar Bildurekin. Bildu Eudelen barnean baitago'.
Fiskalitataearen inguruan arazoak egon daitezkeenaren galderari erantzunez, Rodriguez-ek ‘Denok batera egin behar dugu lan, ongizatea mantentzeko. Horregatik Lehendakariak azaldutako fiskalitate berria hartu behar dugu kontutan. Egindako hausnarketa hura garrantzitsua izan zen, eta garbi geratu da Lehendakariak arrazoi zuela. Herria bezala egin behar da lan, denok batera, elkarlanean’.
Azaroko hauteskundeak
Hauteskundeei begira jarrita ‘Alderdi sozialista ez dago bere momenturik onenean. Baina lanean jarraituko dugu. Beti ezkerrera begira, hori izango da proposatuko duguna krisitik ateratzeko’. ‘Hauteskundeak ez dira izango autodeterminazioa lortzeko, krisitik ateratzeko baizik'.