Itxi

"Faktoria"

Josemi Beltrani elkarrizketa 'beldurgarria' Euskadi Irratian

Erredakzioa

Euskadi Irratia

Larunbatean hasi zen beldur eta fantasiazko zinemaldia Donostian eta ostiral arte luzatuko da.

Josemi Beltran

Beldurra pasatzeko egunak dira hauek Donostian. Beldurra pasatzeko baina fantasiaz gozatzeko egunak ere bai.

San Nicolaz ez da ume txintxoen artean opariak banatzen dituen gotzaia. Holandan, bere jaioterrian beldurra zabaltzen duen gaizto odoltsua baizik. Hori da filmetako baten argumentua.

Beste batek, umezurtz-tegi ilun batera eramango gaitu. Bi anai-arreba, gurasoak hil zaizkie eta umezutz-tegi batera emango dituzte. Audrey neska txintxo eta goxoa, baina Markus gaiztoa, biolentoa eta erasokorra da.

Juanek 40 urte ditu eta La Habanan bizi da. Ez du lanik, ez du ezer egiten. Egun batean jendea eraldatzen hasiko da, eta denak bihurtuko dira biolento, elkarri koska eginez, hozka eginez zabalduko da gaitza. Zer dira kubatar hauek? Zonbiak, banpiroak edo disidenteak?

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea martxan da. Lehengo larunbatean hasi zituzten emanaldiak eta ostiralean bukatuko dira.

Josemi da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen zuzendaria eta lan horretan ari da urte honen hasieratik. Hain justu lan berean aritu zen Jose Luis Rebordinos, Zinemaldira Donostia Zinemaldira igaro zenetik.

Audioak (1)