Itxi

Asteazkenean 23:15etan

'Gure txikia gaixorik daukagu' asteazkeneko Ilargipean

K.A.

Euskadi Irratia

Dani Arizala gidatuta eta Nagore Garcia de Andoin Donostiako Ospitaldeko Pediatrarekin.

Egunerokoa, ohikoa da, gure haurrak eskolara eraman, jaso, bazkaldu, arratsaldeko siesta, parkera abentura bila, afaldu eta lotara joatea. Baina halako batean sukarra du... izerdia, gripea, apendizea, birus bat, agian? Normala den bezala kezkatu eta larrituko gara. Une horretan zein da jarrera egokia? Korrika larrialdietara eraman? Ala garrantzia kendu... Non ote dago muga? Egoera hau egoki kudeatzeko aholku batzuk emango dizkigu gaur, Ilargipean, Nagore Garcia de Andoin Donostiako Ospitaleko pediatrak, 23:15etatik aurrera 'Ilargipean', Euskadi Irratiaren sintonian.