10:00etatik aurrera
Larunbatean, 'Amaraun'ean, harrera familiak
A.A.
Euskadi Irratia
Musikak ere tarte zabala izango du Euskadi Irratiko irratsaioan, Aitor Biainen disko-liburuarekin eta Lorelei taldearekin.
Inoiz baino elkartasun behar handiagoa dago: Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera familiak behar ditu, momentuz, gurasoetatik urrunduta dauden haur eta gazteak hartzeko. Chernobilgo Lagunak elkartea ere familia bila dabil Gipuzkoan, udan Ukrainiatik datozen haurrak etxean hartzeko. Batzuekin eta besteekin hitz egingo dute larunbateko 'Amarauna' saioan.
Horrez gainera, Aitor Biainek haurrentzako disko-liburua aurkeztuko du eta aspaldiko partez 'Amaraun'ean, Lorelei taldea. Zuzeneko kontzertuaren aurretik.