Itxi

Audientzia nota

Aurtengo urte bukaeran 30.000 entzule gehiago gara

A.A.

Euskadi Irratia

70.000 pertsonek egiten dute bat Euskadi Irratiarekin goizero

EITB

Guztira 1.027.000 entzulek eta ikus-entzulek egiten dute bat egunero EITB taldeko irrati eta telebista kateekin, Estudio General de Mediosek asteazken honetan, azaroaren 30ean, argitara eman duen audientzia neurketaren arabera.

Irrati publikoek 20.000 entzule berri dituzte eta oro har, 437.000 entzule dituzte guztien artean. Euskadi Irratiak eta Gazteak izan dute igoerarik nabarmenena. Radio Euskadik eta Radio Vitoriak, berriz, euren hedapen lurraldean sendo eusten diote lidertzari.

Radio Euskadik euskal irratietan duen nagusitasuna sendotu du, 180.000 jarraitzaletik gora eskuratuz. Euskadi Irratia eta Gaztea ehun milatik gora dabiltza bakoitza: Euskadi Irratiarentzat 101.000 entzule dira eta Gaztearentzat 110.000 entzule. Radio Vitoria Araban 30.000 entzuleren inguruan dabil.

Euskal irratien esparruan, irratsaiorik entzunena 'Boulevard' da. Radio Euskadiko goizeko irratsaioak 134.000 jarraitzaile ditu. Euskadi Irratiko 'Faktoria'rekin, berriz, 70.000 entzulek egiten dute bat. Emaitza hauen arabera, goizetan Euskadin audientzia buru dira bi irrati hauek.

ETBri dagokionez, berriz, EGMren arabera, ETB-1ek, ETB-2k eta ETB-3k 623.000 ikus-entzuleko audientzia metatua dute.