Itxi

Podcasta

'Artxipelagoa' fikziozko podcast berezia eskainiko du EiTBPodkast atariak udazkenean

EITB Media eduki esklusiboa ekoizten ari da podcast kanal berrirako. Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Anartz Zuazua eta Klara Badiola izango dira aktoreak.

Artxipelagoa

"Artxipelagoa" izeneko fikzio distopikoko podcast berezia eskainiko du EITB podkast atariak udazkenean. Distopia horrek  2103. urtean kokatuko gatu. Olatu erraldoi  batek, Europa urpean utzi du ia osorik eta Euskal Artxipelagoa sortu da. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea.

EiTBk eta ULU Mediak ekoitzitako podcasta da. 

Zuzendariak: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal

Gidoia: Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria

Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua

Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella

Aktore lanetan: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea. 

Entzun trailerra!

 

Informazio gehiago (1)