Ostegunean Euskadi Irratian
Caritaseko Ana Sofi Telletxearekin hizketan 'Faktoria'n
X.L.
Euskadi Irratia
Basurtuko Ospitaleko amatasun sailaren urteurrenaz ere jardungo dira.
Osteguneko 'Faktoria' saioan, goizeko 10etan, Caritaseko Ana Sofi Telletxea hartuko dute gonbidatu, 2011n eman dituzten laguntza kopuruaren inguran hitz egiteko. Euren errekorra hautsi dute.
Horrez gain, 10:30ean, Aritz Olagoi kirol psikologoarekin bi kirolariren ibilbideak aztertuko dituzte: Eunate Agirre bodyboarderarena eta Oihana Kortazar mendi marathoilariarena.
Eta 11:30ean Basurtuko Ospitaleko amatasun sailaren 40garren urteurrenaz ospitalean bertan kontatuak bilduko dituzte.