Larunbatean
'Amaraunean' mediku eske, Nafarroa Behera eta Zuberorako
A.A.
Euskadi Irratia
Egoeraren berri emango du Arritxu Camperok.
Mediku gutxi eta haiek zaharrak dituzte Nafarroa Beherea eta Zuberoako herritan. Arazo larri bihurtu da hori bertako bizilagunentzat. Larunbateko 'Amaraun'ean egoeraren berri emango du Arritxu Camperok, arazo honi irtenbidea emateko sortu duten Elgarrekin Artatu elkarteko presidenteak.
Caritas elkarteak bisita gidatuak egiten ditu bere egoitzetara, herritarrek ikus dezaten, hurbil hurbiletik, nola lan egiten duten. Bisita horietako batean izan da' Amarauna'. Adinduentzat boluntario aritzeak zer garrantzi duen aipatuko dute hamaiketatik aurrera Matia fundaziokoekin, eta hamabietatik aurrera, Arroniz tostada eta oliva olioa, eta Roberto Sarriugarteren ardoari buruzko lezioa.