Igandeko goizeko irratsaioa
Ordiziako Azokaren 500 urtetako historia, igandeko 'Amaraun'ean
A.E.
Euskadi Irratia
Unitate Ibiltariarekin bisitatuko dute Ordizia.
Ordiziako Azokaren 500 urtetako historiaz arituko dira 'Amaraun'ean. Unitate Ibiltariarekin bisitatuko dute Ordizia eta zuzenean azalduko nola eta zergatik hasi ziren bertan asteazkeneroko azoka egiten. Historia, protagonistak, alkatea… pasako dira zuzen -zuzenean.
Emaus elkartearen mundo osoko ordezkariek bilkura egingo dute Angelun. Hori horrela, 'Amaraun'ean elkarte horren egungo egoera eta etorkizunaren berri aztertuko dute. Artearen atalean, Haizea Barcenilla aditua obra original eta kopiei buruz jardungo du. Maite Eskarmendik berriz, beste arte bat izango du hizpide, apainketarena. Igandean, bururako apaingarriak