Irratiko audientziak
459.000 entzule EITBko irratientzat
A.E.
EITB
EITB taldeko irratiak hazten ari dira nabarmen, EGMren urteko lehen neurketaren arabera.
Asteazken honetan, apirilaren 11n, Estudio General de Medios-ek ezagutzera eman dituen audientzia emaitzen arabera, EITB taldeko irratiak hazten ari dira nabarmen. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Gazteak, Radio Vitoriak eta EITB Musikak 430.00 entzule dituzte egunero; eta astebarruan, 459.000. Guztira, iazko datuekin alderatuta, 72.000 entzule irabazi dituzte.
Radio Euskadi gero eta entzule gehiago batzen ari da, halaber. Astelehenetik igandera 166.000 lagunek entzuten dute Radio Euskadi; astelehenetik ostiralera, berriz, 187.000 jarraitzaile ditu.
Euskadi Irratia 80.000 entzule izatera iritsi da eta Radio Vitoriak hazkunde garrantzitsua izan du. Neurketa honen arabera, egunero 44.000 entzulek egiten dute bat Arabako irrati beteranoarekin eta astelehenetik ostiralera
51.000 entzulek, emaitzarik onenak berdinduz.
EITBko musika irratiek ere gora egiten jarraitzen dute: 115.000 entzule ditu Gazteak eta 124.000 dira astebarruan irrati honekin bat egiten dutenak. EITB Musikak berriz, aurreko neurketak izandako emaitza bikoiztu du: 24.000 entzule ditu egunero.