Itxi

25 urte

'Pompas de Papel' saioaren 25. urtemugako irratsaio berezia

A.E.

EITB

Bilboko Bidebarrietako liburutegian emanaldia grabatuko dute.

Felix Linares eta Kike Martin, 'Pompas de Papel'eko aurkezleak.

25 urte bete berri ditu Radio Euskadiko 'Pompas de Papel' irratsaioak. Hori dela eta, saio berezia grabatuko dute Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Bihar asteartea arratsaldeko zazpietan izango da hitzordua. Irakurtzea gogoko dutenek bertatik bertara ikusi ahal izango dute liburuei buruzko saioa nola egiten den.

'Pompas de Papel' saioko lan-taldeko gehientsuenak bertan izango dira: Felix Linares, Enrique Martin, Txani Rodriguez, Roberto Moso, Goizalde Landabaso, Iñaki Calvo eta Iñigo Lejarza. Iñaki Berazategik, adibidez, ez du egoterik izango, baina grabatuta utziko du bere kolaborazioa. Iruzkin, nobedadeen aipamena, sormenaren tartea eta lehiaketaz gainera,. Iban Zaldua idazlea elkarrizketatuko dute. Euskarari buruzko Ese idioma raro y poderoso (Hizkuntza arraro eta boteretsu hori) saiaketa idatzi du Zalduak. Saioaren grabazioaren ondoren, 'Pompas de Papel'eko lan-taldeko kideek bertara saioa ikustera joaten direnekin hitz egingo dute. Liburuak izango dira, jakina, gai nagusi solasaldi horretan.